Austria-Hungariako Inperioa Österreichisch-Ungarische Monarchie Osztrák–Magyar Monarchia | |||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1867 – 1918 | |||||||||||||||||||||||
Monarkia duala | |||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||
Ereserkia Gott erhalte Franz den Kaiser | |||||||||||||||||||||||
1913ko Austria-Hungariako mapa | |||||||||||||||||||||||
Geografia | |||||||||||||||||||||||
Hiriburua | Viena eta Budapest | ||||||||||||||||||||||
Ekonomia | |||||||||||||||||||||||
Dirua | Koroa | ||||||||||||||||||||||
Kultura | |||||||||||||||||||||||
Hizkuntza(k) | Alemana, hungariera, txekiera, poloniera, ukrainera, errumaniera, kroaziera, eslovakiera, serbiera, esloveniera, italiera | ||||||||||||||||||||||
Historia | |||||||||||||||||||||||
Konpromisoa | 1867ko maiatzaren 29a | ||||||||||||||||||||||
Txekoslovakiaren zatiketa | 1918ko urriaren 28a | ||||||||||||||||||||||
Desagerpena | 1918ko urriaren 31 | ||||||||||||||||||||||
|
Austria-Hungariako Inperioa[1] (alemanez Österreichisch-Ungarische Monarchie, hungarieraz Osztrák–Magyar Monarchia) 1867an sortutako estatu europarra izan zen, Austriako inperioak bere baitan Hungariako Erresumaren autonomia onartu zuenean. Une horretatik aurrera, enperadoreak bi erreinuetako koroa izan zuen, baina bakoitzak autonomia maila esanguratsua izan zuen eguneroko jardueretan. Modu horretan, monarkia duala sortu zen 51 urtez, alde batean erresuma eta bestean inperioa zena, Kaiserlich und königlich (Inperiala eta erreala) kontzeptuaz.
Europa erdialdeko lurralde zabalak menperatu zituen. 1914an, Lehenengo Mundu Gerra hastean, 676.615 km² eta 52.799.000 biztanle zituen. Gerra hori inperioaren amaiera izan zen: Urrelilien Iraultzaren ondorioz, 1918ko urriaren amaieran, Austria eta Hungaria banatu egin ziren eta beraien menpe egondako herrialde askok independentzia lortu zuten.
Gaur egungo estatuen banaketa aintzat hartuz, Austria, Hungaria, Txekia, Eslovakia, Eslovenia, Kroazia eta Bosnia-Herzegovinako lurraldeak izan ziren inperioko zati, baita Serbia, Montenegro, Italia, Errumania, Polonia eta Ukrainako zenbait eskualde ere.