Avizena

Avizena

Bisir

1024 - 1037
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakأبو علي الحسين بن عبد الله بن الحسن بن علي بن سينا
JaiotzaAfshona (en) Itzuli980ko abuztuaren 22a
HerrialdeaSamandar Inperioa
Buyid dynasty
BizilekuaRay (en) Itzuli
Bukhara
Urgench (en) Itzuli
Gorgan
Hamadan
Lehen hizkuntzapersiera
HeriotzaHamadan1037ko ekainaren 21a (56 urte) (56/57 urte)
Hobiratze lekuaAvicenna Mausoleum (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakarabiera
persiera
Irakaslea(k)Abu Sahl 'Isa ibn Yahya al-Masihi (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakfilosofoa, poeta, astronomoa, medikua, musikaren teorikoa, fisikaria, matematikaria, kimikaria, ethicist (en) Itzuli, Alfakia eta idazlea
Lan nabarmenak
InfluentziakAl-Biruni, Plotino, Muhammad, Galeno, Aristoteles, Hipokrates, Aventzoar, Wasil ibn Ata, Abu Zayd al-Balkhi (en) Itzuli, Al-Kindi, Al-Razi eta Al Farabi
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
Xiismoa

Abu-Ali al-Hussayn ibn Abdullah ibn Sina (persieraz: ابوعلى سينا‎; arabieraz: أبو علي الحسين بن عبد الله بن سينا‎Abū ʿAlī al-Ḥusayn ibn ʿAbd Allāh ibn Sīnā; Khorasan, Bukhara ondoan, gaurko Uzbekistan, 980ko abuztuaren 22a - Hamadan, gaurko Iran, 1037ko ekainaren 21a), Avizena[1][2] edo Ibn Sina gisa ezagunagoa, persiar mediku, filosofo eta zientzialari bat izan zen. Erdi Aroko islameko filosoforik ospetsuena da. Aristoteles interpretatzerakoan neoplatonikoen ildotik ibili zen. Beraren zenbait testu gorde dira, horietako bat Medikuntzaren Kanona, testu klasiko bilakatu zena medikuntzaren irakaskuntzan, eta eragin handia izan zuena XVI. mendea arte, Ekialdean nahiz Mendebaldean.

Arabiar munduko medikuntzaren egile eta Erdi Aroko mediku nagusitzat jotzen da. Bere entziklopedia medikoa, Gerardo Cremonakoak Toledon egindako latinezko itzulpenean, Canon izenburuaz, medikuntza irakasteko oinarrizko testua izan zen Europan XVIII. mendera arte.[3] Haren jarraitzaileek «jakintsuen printze» edo «medikuen printze» edo aix-xaykh ar-rais deitzen zioten, hau da, «maisu nagusia».

  1. Euskaltzaindia. (2016-09-30). (PDF) 181. araua: Erdi Aroko pertsona-izenak. Iruñea, 13 or..
  2. Mujika, Alfontso; Goenaga, Ane Miren; Alberdi, Andres. (2005). Onomastika. Gasteiz: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia ISBN 978-8445722978. OCLC .432975658.
  3. (Katalanez) «Avicenna» Enciclopèdia Catalana (www.enciclopedia.cat) (Noiz kontsultatua: 2024-06-21).

Developed by StudentB