BDSM sexu-ekintza eta praktika erotiko multzo bat da, non bondagea, dominazio eta sumisioa, sadomasokismo eta beste personen arteko dinamikak ematen diren. Praktika multzoa oso zabala denez, eta praktikatzen duten pertsona guztiek ez dutenez euren burua identifikatzen BDSM praktika baten barruan, BDSM komunitatea edo azpikulturan sartzea norberaren auto-identifikazioaren edo esperientzia trukatzearen araberakoa izaten da.
BDSM terminoa lehen aldiz Usenet zerbitzu batean agertu zen, 1991 eta hainbat akronimoren konbinazio gisa ulertzen da: B/D (bondage eta disziplina), D/s (dominantzia eta sumisioa) eta S/M (sadismo eta masokismo edo sadomasokismoa). BDSM gaur egun jarduera aniztasun guzti hori islatzen erabiltzen den esamolde hustu bat da, hainbat azpikultura eta erlazio interpertsonal biolentoen bilgarri. BDSM komunitateak, oro har, jarrera ez-normatibo batekin identifikatzen den oro hartzen du bere baitan; honekin identifika daitezke trabestiak, gorputzaren eraldaketaren entusiasten, animalia rol jokalariak, latexaren fetitxistak eta bestelakok.
"Botere neutrala" duten harremanetan ez bezala, D/s eta M/s kontestutan ematen diren jarduera eta erlazioek harreman konplementarioak baina ez maila berekoak izatea eskatzen du. Horregatik parte-hartzaileek adostasuna eman behar dute, egingo denaren inguruan informatu eta gero. "Dominatzaileak" kontrola hartzen du modu adostu batean sumisoaren gainean. Batek ekintza egingo du eta besteak, bitartean, ekintza jasango du. Hala ere sumisoak zerbait egin dezale dominanteak agintzen diolako, masaje bat edo sexu-ekintza bat bezala. Komunitatean eztabaida ohikoa da rol hauen banaketa eta izan dezaketen papera.