Bagdad

Bagdad
بغداد
hiri handia
Administrazioa
Herrialdea Irak
ProbintziaBagdadeko eskualdea
AlkateaManhal Al habbobi (en) Itzuli
Izen ofizialaبغداد
Jatorrizko izenaبغداد
Posta kodea10001–10090
Geografia
Koordenatuak33°18′55″N 44°21′58″E / 33.3153°N 44.3661°E / 33.3153; 44.3661
Map
Azalera734 km²
Altuera34 m
Demografia
Biztanleria8.126.755 (2018)
1.166.755 (2016)
Metropolia7.216.040
Dentsitatea12.075 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera762ko uztailaren 30a
Ordu eremuaUTC+03:00
Hiri senidetuakAmman, Beirut, Kairo, Damasko, Sana, Teheran, Jidda, Concord, Rabat, Pavlodar, Piongiang eta Dubai
amanatbaghdad.gov.iq

Bagdad[1][2] (arabieraz: بغداد‎ Baġdād, irakiar ahoskera: bɐʁˈd̪ɑːd̪) Irakeko hiriburu eta hiri nagusia da, bai eta Ekialde Ertaineko handienetarikoa, Kairo eta Teheran ondoren. Herrialdeko erdialde eta ekialdean dago kokatuta, Tigris ibaiaren ertzean.

Garrantzi handiko erlijiogunea (meskitak, katedralak). Unibertsitateak. Bagdad Mesopotamiako lurralde oparoenean kokatua dago, Tigris eta Eufrates ibaien inguruan. Samarra urtegia eraiki zutenean, azkena eman zitzaien 1955ean Bagdad urpean uzten zuten uholde handiei (1931; 1954), ur handiak desbideratu baitziren. Abastarren garaiko monumentu (VIII-XII m.) eta jalairiarren garaikoak (XIV m.).

Azken hamarkadetan, kalte larriak jasan ditu hiriak bere azpiegituretan, batez ere 2003ko Irakeko inbasioan eta 2011ko abendura arte iraun zuen Irakeko gerran. Azken urteotan, gerrilla irakiarraren eraso ugari izan ditu hiriburuak. Gatazka militar horrek ere eragin du herentzia kulturalaren eta pieza historikoen galera sakona eta konponezina. Horren ondorioz, Bagdad munduko lekurik pobreenetako bat da, eta bizi-kalitate oso txikia eskaintzen du.[3][4]

  1. Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak. .
  2. Euskaltzaindia. Ekialde Hurbileko eta Ipar Afrikako toponimia. .
  3. Inocencio, Ramy. (4 de diciembre de 2012). «What city has world's best quality of life?» CNN.
  4. The Central African Republic: On the brink

Developed by StudentB