Baliabide naturalak izaki bizidunei arlo ezberdinetan laguntzen dien naturako elementuak dira, adibidez, zuhaitzek oxigenoa[1] ematen dute. Ekonomiaren ikuspuntutik, baliabide naturalak gizartearen ongizateari eta horren garapenari modu zuzen batean (lehengaiak, mineralak, elikagaiak) edo zeharkako modu batean (zerbitzuak eta abar) laguntzeagatik dira baliotsuak.
Baliabide naturalak zera dira: egoera naturalean dauden eta jarduera ekonomiko bat garatzeko edota gizarteko eskari bat asetzeko beharrizan biologikoak (elikagaiak, arropa, etxebizitza) betetzeko balio duten edozein elementu, material edo energetiko.
Ekonomikoki, gizakiek erabilitako ondasunen eta erabilitako zerbitzuen ekoizpenean eta banaketan laguntzen duten bitarteko guztiak baliabide kontsideratzen dira. Ekonomialarien ustetan zenbait baliabide urriak dira gizakiaren desio aniztasunaren aurrean, horrela azaltzen dituzte beharrizanak. Hori dela eta, ekonomia baliabide horien banaketa gobernatzen dituzten legeak ikasten duen zientzia bezala definitzen da. Ikuspuntu honen arabera, baliabide naturalek naturak emandako produkzio faktoreei erreferentzia egiten diete, gizakiaren aurrez aldeko aldaketarik gabe; eta baliabide kulturaletatik eta giza baliabideetatik bereizten dira gizakiak sortu ezin dituelako (adibidez ondasun eraldatuak, lana eta teknologia gizakiak eraldatutako ondasunak dira). Baliabide natural baten erabilerak kontuan hartu beharreko bi kontzeptu biltzen ditu: ustiapena lortzeko gailendu beharreko erresistentzia eta interdependentzia.