Balkoi (italierazko balcone hitzetik ekarria) gela baten kanpoko horman solairutik gora egindako irekidura barandaduna da, gehienetan aurrean irtengune hesitua izaten duena[1]. Bertara ailegatzeko ate bat egiten dute horman.
Gehienak kanpoan egon arren, badaude barnekoak ere. Ohikoa, Maltakoa deritzona, hormatik proiektatuta dago baina badaude horrelakorik egiten ez dutenak, logia txiki baten moduan.