Barazkiak, baita ere ortuariak (bizk.) edo berdurak, baratzetik ateratako elikagaiak dira, landareetatik eratorriak gehienetan, baina onddoak ere izan daitezkeenak. Lekaleak (aleak dituztenak) definizio honen barruan sar daitezke, batzuetan bereiz sailkatzen diren arren. Baratzezaintza da barazkien hazkundeaz arduratzen den zientzia eta aktibitatea.
Hitz horiek ez dute zentzu zientifikorik, eta erabilera arbitrario eta subjektiboa dute, norbanakoek elikagaiak prestatu eta hautatzeko dituen kultura ohituren araberakoa baita.