Baskoiak eta inguruko tribuak bizi ziren lurraldeen mapa, K. o. I. mendean, gaur egungo Euskal Herria ere ageri dela. | |
Jatorrizko mendea: | Ezezaguna. K.a. III. mendearen aurretik |
Etnia: | euskaldunak |
Hizkuntza: | Baskoien hizkuntza (aitzineuskara) |
Hiri nagusiak: | Pompaelo (Iruñea), Calagurris (Calahorra), Oiasso (Irun inguruan) |
Mugak: | Mendebaldetik barduliarrak, iparraldetik Bizkaiko golkoa eta akitaniarrak, hegoaldetik beroiak eta zeltiberiarrak, eta ekialdetik iazetarrak eta suesetarrak. |
Gaur egungo kokalekua: | Nafarroa Garaia, Gipuzkoaren ipar-ekialdea, Aragoiren ipar-mendebaldea eta Errioxaren ipar-ekialdea. |
Baskoiak[1] (latinez: vascones, wascones) erromatarren etorreraren aurretik hasita eta Erdi Aroaren hasieraraino gaur egungo Nafarroa Garaian, Gipuzkoaren ipar-ekialdean, Errioxan eta Aragoi iparraldean bizi ziren antzinako tribu (populu garaiko deskribapenetan) bat ziren. Antzinaro Berantiarrean, baskoi izena, Garonatik Pirinioetara bizi den jendeari ere aplikatzen zaio. Gaur egungo euskaldunen arbaso izan ziren tribuetako bat dela jotzen da. Erromatar inperioaren amaieraren ondoren, baskoiak oraindik idatzizko iturrietan agertzen dira IX. mendera arte.
Antzinaroko baskoien inguruko berriak, erromatar iturrietatik datorkigu batez ere, erromatarrek erabiltzen duten etnonimoa delako. Hau da, baskoiak ez dira desagertzen konkistaren ondorioz, eta, hiri baskoien buruz hitz egiten denean, adibidez, Ptolomeok zerrendatu zituenak, erromatar administraziopean dauden hiri baskoiak dira.
Berez, ikerlari askorentzat, baskoiak, erromatarren sortutako kategoriatat hartu behar da, hau da, haiek izena sortu ez bazuten ere, beraiek zehaztu edo mugatu zuten baskoiak kontzeptuan zer herri eta hiri sartu behar zirren.