Baskonia

Artikulu hau komunitateari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Baskonia (argipena)».
Baskonia (Euskal Herria) Europan.

Baskonia terminoa euskal komunitate kultural eta antropologikoa izendatzeko erabili izan da. Albo-erdaretan erabili izan da (latinez, espainieraz), batez ere. Euskaraz, historikoki, Euskal Herria hitza erabili izan da errealitate hori izendatzeko. Gaur egun, hala ere, erabilera mugatua du, hizkuntza kultuan erabiltzen baita batez ere, notazio historiko edo kulturalak adierazteko.

Jatorriz, “Baskonia” izena latinez erabilia izan zen , baskoiak bizi ziren lurraldea izendatzeko: Nafarroa eta inguruko lurralde batzuk. Gero, batzuetan Merovingiarren mende zegoen eta bestetan soberanoa izan zen Baskoniako dukerria, edo sinpleki Baskonia (garaiko dokumentazioan, latinez formak Vasconia, Wasconia, eta Gasconia izan ziren) izendatzeko ere erabili zen. Kasu honetan terminoak eboluzio fonetikoa izan zuen: lehenik Wasconia eta azkenik Gascuña (Gaskoinia) bihurtu arte.


Developed by StudentB