Batzar Islamikoko Erakundea | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Izen ofiziala | منظمة التعاون الإسلامي, Organisation of Islamic Cooperation eta Organisation de Coopération Islamique | |
Izen laburra | OCI eta OIC | |
Mota | nazioarteko erakundea, gobernu arteko erakundea eta Islamic organization (en) | |
Herrialdea | Saudi Arabia | |
Eskumendekoak | ||
Agintea | ||
Lehendakaria | Hissein Brahim Sem Taha (en) | |
Egoitza nagusi | ||
Historia | ||
Sorrera | 1969ko irailaren 25a | |
webgune ofiziala |
Batzar Islamikoko Erakundea edo Konferentzia Islamikoa (arabieraz منظمة المؤتمر الإسلامي, ingelesez Organisation of the Islamic Conference, frantsesez Organisation de la Conférence Islamique) nazioarteko erakunde bat da, Nazio Batuen Erakundean ordezkaritza iraunkorra duena. 57 kide estatu ditu, batez ere Ekialde Hurbila, Afrika, Asia Erdialdea, Kaukasoa, Balkanak, Hego-ekialdeko Asia eta Hegoaldeko Asiakoak. Estatu hauek indarrak eta baliabideak batzea aukeratu zuten, esfortzuak bateratu eta ahots batez adierazi estatu horietako biztanleen eta mundu osoko musulmanen ongizatea eta garapena bultzatzeko. Erakundearen hizkuntza ofizialak arabiera, ingelesa eta frantsesa dira.