Begirunea edo errespetua[1] norbaiten aurrean adeitasunez eta onginahiez jokatzera bultzatzen gaituen sentimena da. Begirune-ezak zakarkeria du izena. Begirunea eman eta hartzen dugu: besteen errespetua espero dugu begirunea erakusten dugun moduan. Ez dira begirune eta tolerantzia nahastu behar, tolerantziak ez duelako mendekotasuna ekartzen baizik eta berdintasuna.