Behe-erliebea eskulturan erabiltzen den erliebe mota bat da. Irudia nabarmentzen da eta atzeko planoa, maila beheagoan geratzen da.[1] Beraz, behe-erliebean, formak plano orokorretik pixka bat irteten dira. Harrian arte-lan ugari teknika honen bidez egin dira eta horretarako materiala tailatu beharra dago. Egurrean egiten denean ere, harrian bezala, materiala kendu egin behar da. Metaletan ere behe-erliebeak egiten dira, baina kasu horretan, moldeen bidez edo bozelketa erabiliz egin daitezke. Oso ohikoak da garai guztietako eta mundu osoko txanponetan.
Erliebea, bere altueraren arabera sailkatzen da:
Teknikoki, erliebeak desberdindu badaitezke ere, behe-erliebe hitza idazlan eta komunikazio medioetan orokorrean erliebeari buruz hitz egiteko erabiltzen da, nahiz eta den hain zehatza.