Bektore (matematika)

Atik Bra doan bektorea. Norma Atik Brako distantzia da, norabidea, A eta B barnean dituen zuzenaren norabidea, eta noranzkoa, Atik Brantz.

Matematikan, bektoreak (v1, v2,...,vn) zenbakien n-kote bat da orokorrean, maiz bektore espazio bateko elementu gisa aztertzen dena. Geometrikoki ere defini daiteke: adiera sinplean, puntu batetik punturako zuzenki bideratua da, adierazten dena; hortik, era orokorrean, bektorea norma edo luzera, norabidea eta noranzkoa dituen v objektu geometriko bat dela esan daiteke, edo (azken hau letra lodiaz idatzirik).


Developed by StudentB