Belarjale

Oreinak jaten

Belarjaleek landareak edo algak jaten dituzte. Belarjale askok belarra jaten dute -hortik dator izena- baina beste batzuek haziak, frutituak, loreen nektarra edo zura (xilofagoak) ere jaten dituzte (termitak besteak beste). Zoologian belarjale deritzo landareez soilik elikatzen den animaliari. Hala ere, belarjale askok arrautzak eta animalia txikiak jaten dituzte noiz behinka.

Belarjale askoren dieta urtaroekin aldatzen da, batez ere zonalde epeletan, non urtean zehar elikagai-iturriak aldatuz joaten baitiren. Ugaztun belarjaleen talderik handiena hausnarkariena da.

Belarjaleen Espezie kopurua haragijaleena baino 1500 aldiz handiagoa da.[1]

  1. (Gaztelaniaz) Herbívoro. 2021-04-16 (Noiz kontsultatua: 2021-05-12).

Developed by StudentB