Berlingo Konferentzia

Berlingo Konferentzia
Irudia
Map
Motainternational conference (en) Itzuli
Denbora-tarte1884ko azaroaren 15a - 1885eko otsailaren 26a
Argumentu nagusiaGerman colonial empire (en) Itzuli
HerrialdeaAlemania
Parte-hartzaileak

Berlingo Konferentzia (alemanez: Kongokonferenz) 188485 bitartean egindako nazioarteko batzarra izan zen, Afrikako europar kolonizazioa arautu zuena. Alemaniako kantziler Otto von Bismarckek antolatu zuen, Europako potentziek zituzten gatazka kolonialistak konpontzearren, eta Berlinen egin zen, 1884ko azaroaren 16tik 1885eko otsailaren 26ra. Europako hamabi estatu nagusiak (Alemania, Austria-Hungaria, Belgika, Danimarka, Espainia, Frantzia, Erresuma Batua, Italia, Herbehereak, Portugal, Errusia eta Suedia-Norvegia), Ameriketako Estatu Batuak eta Otomandar Inperioa izan ziren parte-hartzaileak.[1]

Konferentziak hasiera formala eman zion Afrikaren banaketari, eta ezeztatu zituen afrikar gobernu autonomo gehienak; 1870eko hamarkadaren amaieran kontinentearen %10 besterik ez zegoen europarren agindupean; hogei urte geroago, Etiopia eta Liberia soilik ez zeuden Europako estatuen mende.[2][1]

  1. a b The Berlin Conference. Boundless World History, courses.lumenlearning.com (Noiz kontsultatua: 2019-08-10).
  2. Afrika eta kolonialismoa. Lur Entziklopedia Tematikoa, CC-BY 3.0, euskara.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2019-08-10).

Developed by StudentB