Bernard "Bernie" Sanders (1941eko irailaren 8a, Brooklyn, New York) estatubatuar politikari, irakasle eta idazle bat da. AEBtako Senataria ere bada, Alderdi Demokratarekin hautagai independente gisa eta Vermont estatua ordezkatuz.
2016ko presidentetzarako Alderdi Demokrataren AEB osoko primarioak arte, estatuetako alderdiko oinarrietan babes gehien eskuratutako hautagaia izan zen, Hillary Rodham Clintonen gainetik. Estimazio guztien kontra, 2016ko uztailaren 25-28ko Alderdi Demokrataren Konbentzio Nazionalean, Rodham Clinton atera zen garaile, Alderdiko eliteak babestutako boto iruzur akusazio larrien artean. Orduan, Sandersek bere haugaitza utzi eta Rodham Clinton babestuko zuela adierazi zuen.