Beterri-Buruntza

Beterri-Buruntza
Buruntzaldea
Beterri
 Euskal Herria
Administrazioa
Herrialdea Gipuzkoa
UdalerriakAndoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbil
Herri handienaHernani
Geografia
Koordenatuak43°15′40″N 2°00′14″W / 43.26106°N 2.00397°W / 43.26106; -2.00397
Azalera132,93 km²
Demografia
DentsitateaERROREA: ezin izan da automatikoki kalkulatu, arazoa konpontzeko egin klik hemen biztanle/km²

Beterri-Buruntza, Buruntzaldea edo Beterri izenez ere ezaguna dena, Gipuzkoako ipar-ekialdean kokatzen den eskualdea da, Oria eta Urumea ibaien behe-ibilguen artean hedatzen da, Buruntza mendiaren (441 m) magalean. Donostialdearen azpieskualdeetako bat da Oiartzualdearekin batera.

Eskualdearen erakunde publiko nagusia Beterri-Buruntza mankomunitatea da. Garapen ekonomiko, estrategiko eta sozialera bideratua, 2022. urtean sortu zuten eskualdeko sei udalek. Honen aurrekaria da 2006. urtean euskararen normalizazioaren arloan lankidetzan aritzeko sortutako elkartea.

Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilek osatzen dute.[1]

Eskualde honen antolamendua berria eta eztabaidagarria izan daiteke. Alde batetik, eskualdeak berak ez duelako unitate bakarra osatzeko erdigunerik, hau da, eskualdearen barnean eremu  ezberdinak daude. Esate baterako, Usurbil eta Lasarte-Oriaren artean dagoen Zubietako lurra,  eremu hori Donostialdearena baita.  Hori dela eta, Zubietan eta haren ingurua antolatzeko lege eta arauak eztabaidagarriak izan daitezke muga baten erruz. Beraz,  Gipuzkoako gainerako eskualdeek duten erreferentziazko hiri edo herria ez daukanez eskualde honek, zaila da eskualdearen antolamendu, historia zein dinamikari logika bakarra ematea eta ardatz bakar batean gorpuztea.

  1. Egia Olaizola, Andoni. (2021-12-15). «Tokiko garapena eta Ekonomia Sozial eraldatzaileko tokiko sistemak: Beterri-Buruntza-ko kasua» Gizarte Ekonomiaren Euskal Aldizkaria - Revista Vasca de Economía Social (18): 235–271.  doi:10.1387/gizaekoa.22900. ISSN 2444-3107. (Noiz kontsultatua: 2024-02-28).

Developed by StudentB