Bideoklip

The Beatles Help! filmean

Bideoklip kanta edo bestelako konposizio musikal baten inguruan bideoz eginiko film labur txikia da.[1] Hau bideo, telebista edota internet bidez zabaltzen da, kanta irudi bidez bisualki irudikatuz. Nahiz eta batzuetan zuzeneko ikuskizuna besterik ez grabatu, badaude animazioa, dokumentalak edo beste teknikak erabiltzen dituztenak; esaterako, bideo eran grabatzea eta editatzea, eta era zinematografikoan manipulatzea.[2]

Ez du definizio zehatzik. Hara ere, Euskaltzaindiaren hiztegiak honela denifitzen du: "Bideoz eginiko film laburra, kanta edo kideko musika-lan bat ezagutzera emateko, soinu horrekin eta lagungarri diren irudiekin egiten dena."[3]

Efektu bisual eta elektroniko askorekin egin ohi dira oso dinamikoak izateko eta, honela, ahalik eta ikus-entzule gehien erakartzeko. Horregatik, sormena eta esperimentazio gehien erabiltzen dituen ikus-entzuneko generoa da. Aldi berean, arrazoi berdinagatik, gai honetaz ezagutza asko dituzten pertsonak beharrezkoak dira; hala nola, planoetan, zailtasun ezberdinetako kamera mugimenduetan eta argiztapen tratamenduetan adituak direnak.

  1. Bideoklip. Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa.
  2. Cutietta, Robert. (1985). «Using Rock Music Videos to Your Advantage» Music Educators Journal 71 (6): 47–49..
  3. «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-02-27).

Developed by StudentB