Bideokontsola[1] edo bideojokoen kontsola, entrenenitzeko erabiltzen dugun sistema elektronikoa da. Bideokontsola, bideojokoak, disko optikoak, disko magnetikoak, oroimeneko txartelak edo biltegi dispositiboak exekutatzen ditu. Hainbat joko mota daude: akzioa, kanpaina...
Bideojokoen lehen sistemak bideojokoetara jolastu ahal izateko diseinatu ziren, baina bosgarren belaunaldiko bideokontsoletatik aurrera, ezaugarri berri batzuk gehitu zituzten, adibidez: multimedia, internet, denda birtualak eta Nintendo Network, PlayStation Network edo Xbox Live bezalako onlineko zerbitzuak.
Bideokontsola ordenagailu edo zerbitzari batean jokoak exekutatzeko diseinatutako sistema elektroniko txikia da. Ordenagailuek bezala, forma eta tamaina desberdinak har ditzakete; adibidez, mahaigainekoak izan daitezke; hau da, telebista batera konektatu behar dira bideojokoa ikusteko eta kontsola pizteko; entxufeari konektatuta egon behar da, edo bideojokoen kontsola eramangarriak izan daitezke, pantaila integratuarekin eta berezko indar-iturriarekin (bateria) doazenak.
Bideojokoak, hainbat modutara aurkez daitezke: plastikozko kartutxoen moduan, diskete batean, memoria txartel moduan, disko konpaktuan (PlayStation-en Sega Saturn-en kasuan bezala), GD-ROM diskoak (Sega Dreamcast-en kasuan), «GOD» diskoak (Nintendo GameCube-ren kasuan), DVDa (PlayStation 2, Wii, Xbox, Xbox 360en bezala), Blu-ray (PlayStation 3, Xbox One, PlayStation 4 kontsoletan bezala) edo Ultra HD Blu-ray kasuan (PlayStation 5, Xbox Series X-ren kasuan). DVD-ROM eta BD-ROM dira zazpigarren belaunaldiko joko kontsoletan estandar bihurtu direnak. Kartutxoak bideojoko eramangarrietarako edo lehenengo belaunaldietako bideojokoetarako erabiltzen ziren. Gaur egun, PlayStation Portable-k UMD erabiltzen du, eta Nintendo DS, Nintendo 3DS eta Nintendo Switch-ek SD txartel gailu eramangarriak erabiltzen dituzte.