Bigarren sektore

Makroekonomian, bigarren sektore ekonomikoa ekonomiaren hiru esparruetako bat da, manufaktura bere gain hartzen duena. Kontzeptu horrek produktu bukatu eta erabilgarriak (kontsumorako produktuak edo kapitala) ekoizten dituzten edo eraikuntzan aritzen diren industriak hartzen ditu.

Bigarren sektoreak, normalean, lehenak naturatik lortutako lehengaiak hartzen ditu eta horiekin beste enpresentzat, esportazioetarako edo kontsumitzaileentzako produktu erabilgarri bukatuak ekoizten ditu. Prozesu hori egiten duten industriek energia, lantegiak eta makinak darabiltzate. Hiru elementuon kontsumoaren arabera, bigarren sektorea bi azpitaldetan banatzen da: industria astuna (energia, lantegi eta makineria ugari behar duenean) eta industria arina (energia, lantegi eta makineria gutxiago beharrezkoak dituenean).

Produktu bukatuak ekoizteko prozesuan, industria askok hondakinak eta kutsadura sortzen dituzte (ekonomian askotan kanpo-eragin negatibo kontzeptuaren barruan sartzen direnak). Ehungintza edo autogintza, adibidez, ezagunak dira haien kutsadura eta hondakin mailengatik.[1]

Hala eta guztiz ere, bigarren sektorea tradizionalki garrantzitsutzat hartu izan da herrialdeen hazkunde ekonomikoa eta garapena bultzatzeko. Industrien esportazioa askotan Barne Produktu Gordinaren igoerarekin lotu izan da, honek errenten eta zerga-errenten (gobernuek zergen bidez lortzen dituzten diru-sarrerak) hazkundea bultzatzen duelarik.[2]

  1. https://web.archive.org/web/20200805141751/http://www.businessdictionary.com/definition/secondary-sector.html
  2. https://www.marketing91.com: Secondary Industry: Meaning, Types, Characteristics, and Examples

Developed by StudentB