Biharamuneko pilula | |
---|---|
Mota | ahotiko antisorgailu eta emergency contraception (en) |
Identifikatzaileak |
Biharamuneko pilula edo koito osteko pilula[1] aho-larrialdiko antisorgailu femeninoen talde txiki bat da, ulipristal azetato, mifepristona eta lebonorgestrel sendagaiek osatua (horiei meloxicam gehitu dakieke).[2] Botika horiek nahi ez diren haurdunaldiak prebenitzeko erabiltzen dira, besteak beste, nerabeen haurdunaldiak, lehenengo orduetatik hasi eta babesik gabeko sexu-harremanak izan eta 2 egunera arte (48 ordu). OMEren arabera, larrialdiko pilula antisorgailuen haurdunaldi-arriskua % 52tik % 94ra murrizten da, eta eraginkorragoa da sexu-harremanaren ondoren zenbat eta lehenago hartu.[3]
Ahotiko beste antisorgailuek bezala, biharamuneko pilulak ez ditu sexu-transmisiozko gaixotasunak babesten. Emergentziazko pilula hauek sor ditzaketen albo-ondorioak asko izan daitezke eta kasu batzuetan larriak, sarri hartzen badira.[4]