Artikulu honek erreferentziak behar ditu. Hemen erreferentzia egiaztagarriak gehituz lagun dezakezu. |
Bilboko itsasadarra | |
---|---|
Mota | Estuario |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°22′N 3°03′W / 43.37°N 3.05°W |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak |
Bilboko itsasadarra Ibaizabalen[1] urak eta Kantauri itsasoarenak batzen dituen itsasadarra da. Bilboko Abusu auzotik pasatuz eta Abrako golkorainoko tartea hartzen du ibai horretan, eta guztira 16 bat kilometroko luzera dauka. Itsasadarraren eskuinaldean, Erandio, Leioa eta Getxo udalerriak daude; ezkerraldean, Barakaldo, Sestao, Portugalete, Santurtzi eta Zierbena. Itsasadarra Abrarekin elkartzen den tokian, ezkerraldean Muskizko haitzak daude, eta eskuinaldean Getxoko itsaslabarrak.