Bioetika

Bioetika ikerketa zientifikoak eta gizakiengan egiten diren sendagintza jarduerek eragiten dituzten arazo moral edo etikoen multzoa da.

Bioetika terminoa (antzinako grezieraz: bios, bizitza; ethos, portaera) 1926an Fritz Jahrek sortu zuen "bioethical imperative" izeneko artikulu batean[1], animalia eta landareen erabilera ikerketan aztertuz[2].

Balioen inguruko hausnarketa da hausnarketa bioetikoa, hots, ongiaren eta gaizkiaren arteko bereizketaren ingurukoa. Aurrerapen zientifikoak biologian eta osasunean dituzten eraginak ahalbidetu eta, bidenabar, mugatzeko arauak eta printzipioak finkatzea du helburua. Alabaina, biologiaren garapenak are konplexuago bilakatu du hausnarketa bioetikoa, hainbat jarduera direla medio: gizakiengan egiten diren saio eta esperimentuak, organo eta ehun metaketa edo txertaketak, sendagileek lagunduriko ugalketa (in vitro ernalketa), genetika aurrerapenak, informatikaren garapena, eutanasia eta abar.

1970ean Van Rensselaer Potter biokimikariak terminoa erabili zuen giza hazkundea eta biosferari buruz hitz egiteko. Potterren lanak etika globalaren inguruko kezka piztu zuen, eta biologia, ekologia, medikuntza eta giza balioak batzen zituen diziplina berria sortu zuen[3].

  1. Sass, Hans-Martin. (2007-12). «Fritz Jahr's 1927 concept of bioethics» Kennedy Institute of Ethics Journal 17 (4): 279–295. ISSN 1054-6863. PMID 18363267. (Noiz kontsultatua: 2018-12-18).
  2. (Kroazieraz) ljevak.hr. «Knjige | Udžbenici | Online knjižara» Knjižara Ljevak (Noiz kontsultatua: 2018-12-18).
  3. Lolas, Fernando. (00/2008). «Bioethics and animal research: A personal perspective and a note on the contribution of Fritz Jahr» Biological Research 41 (1): 119–123.  doi:10.4067/S0716-97602008000100013. ISSN 0716-9760. (Noiz kontsultatua: 2018-12-18).

Developed by StudentB