Biomolekula

Biomolekulak, organismo bizidunetan aurkitzen diren osagai kimikoak dira, zeinak izaki bizidun guztien oinarrizko unitate moduan jokatzen dute. Funtzio biologikoak betetzeko ezinbestekoak dira; hala nola, sintesia, prozesuen erregulazioa eta beste molekulen garraioa. Hori dela eta, biomolekulen presentzia beharrezkoa da izaki bizidunetan, zeinak endogenoak[1], organismoak berak sor ditzakeenak, edo exogenoak, kanpotik eratorritakoak, izan daitezke.

Sarritan ez dira molekula ez biologikoetatik hainbeste aldentzen; izan ere, banaka isolatzean, molekula hauen lege fisiko-kimiko berdinak jarraitzen dituztela ikus daiteke. Unitate hauek konplexutasun maila desberdinetan antola daitezke zelula barruan, unitate bakarra izatetik, monomeroak, hauen elkarketaren ondorioz, makromolekulak edota konplexu supramolekularrak lortuz[2].

  1. Nanobiosensors for biomolecular targeting. 2019 ISBN 978-0-12-813901-1. PMC 1057725699. (Noiz kontsultatua: 2023-04-27).
  2. Shen, Gangxu. (2020-12). «Campbell biology (edited by Lisa Urry, Michael Cain, Steven Wasserman, Peter Minorsky and Jane Reece)» Journal of Biological Research-Thessaloniki 27 (1)  doi:10.1186/s40709-020-00127-0. ISSN 2241-5793. (Noiz kontsultatua: 2023-05-09).

Developed by StudentB