Bioteknologia

intsulinaren kristalak.

Bioteknologia izaki bizidunetan oinarritzen den teknologia mota da.

Bioteknologiak organismoak (mikroorganismoak, batez ere) erabiltzen ditu gizakiarentzat onuragarriak diren produktuak edo zerbitzuak eskuratzeko. Aplikazioak ditu: nekazaritzan, farmazia-industrian, elikagaien zientzietan, medikuntzan eta ingurugiroan, besteak beste.

Estreinakoz, Karl Ereky hungariar ingeniariak erabili zuen hitza, 1919an, bere Biotechnologie der Fleisch-, Fett- und Milcherzeugung im landwirtschaftlichen Grossbetriebe (Bioteknologia, nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategi handi bateko haragi- eta esne-ekoizpena) liburuan sartu zuenean[1][2].

Bioteknologia hainbat zientziatan oinarritzen da: mikrobiologian, biokimikan, genetikan, botanikan eta ingeniaritza puruan, esaterako. Mikroorganismoak erabiltzen ditu haiengandik etekin industriala lortzeko.

Bioteknologia barruan, bi atal edo sasoi erabat ezberdin bereizten dira: Bioteknologia tradizionala edo klasikoa eta Bioteknologia modernoa.

1992ko Aniztasun Biologikoari buruzko Hitzarmenaren arabera, bioteknologia honela defini daiteke: «Erabilera espezifikoetarako produktuak edo prozesuak sortzeko edo aldatzeko sistema biologikoak eta organismo biziak edo horien deribatuak erabiltzen dituen aplikazio teknologiko oro»[3][4].

Aniztasun Biologikoari buruzko Hitzarmenaren Biosegurtasunaren Cartagenako Protokoloak[5] honela definitzen du bioteknologia modernoa:

  • Azido nukleikoko in vitro teknikak, azido desoxirribonukleiko (DNA) birkonbinazio genetiko eta azido nukleikoaren injekzio zuzena zeluletan edo organuluetan.
  • Zelulak familia taxonomikotik haratago fusionatzea, ugalketaren edo birkonbinazioaren oztopo fisiologiko naturalak gainditzea eta ugalketa eta hautaketa tradizionalean erabiltzen ez diren teknikak ez izatea.
  • Oraintsuko esperientziak erakutsi duenez, probabilitate txikiarekin lor daitezke genea aldatzeko prozesuan erreproduzitu ezin diren ausazko emaitzak. Hori dela eta, komunitate zientifikoa eskatzen ari da produktu mota horren sailkapen espezifikoarentzat eta ustezko ezusteko emaitza probable guztien segurtasuna bermatuko duen protokolo bat sortzea.
  1. Fári, M. G. y Kralovánszky, U. P. (2006) The founding father of biotechnology: Károly (Karl) Ereky. Orsós Ottó Laboratory, University of Debrecen, Centre of Agricultural Sciences, Department of Vegetable. International Journal of Horticultural Science-n argitaratua. 2008-01-15ean begiratua.
  2. [https://web.archive.org/web/20080112010450/http://usinfo.state.gov/journals/ites/0903/ijes/timeline.htm «"CRONOLOGIA DE LA BIOTECNOLOGIA VEGETAL" - "BIOTECNOLOGIA AGRICOLA" - Perspectivas Econ�micas - Departamento de Estado de Estados Unidos - septiembre de 2003»] web.archive.org 2008-01-12 (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).
  3. Aniztasun Biologikoari buruzko Hitzarmenaren 2. artikulua. 2012-07-04an artxibatua Wayback Machinen. Aniztasun Biologikoari buruzko Hitzarmenaren Idazkaritza. Río de Janeiro, 1992
  4. «Agricultural Biotechnologies: Página de presentación de la Biotecnología» www.fao.org (Noiz kontsultatua: 2023-04-18).
  5. Protocolo de Cartagena sobre Seguridad de la Biotecnología del Convenio sobre la Diversidad Biológica Aniztasun Biologikoari buruzko Hitzarmenaren Idazkaritza. Montreal, 2000

Developed by StudentB