Biskositatea edo likatasuna deformatzen den likido batek esfortzu horren indar deformatzailearen aurka egiten duen erresistentziari deritzo. Ohiko hizkuntzan eta soilik likidoei dagokienean, "loditasun" bezala itzul liteke, adib. eztiak likatasun handi duen bitartean urak gutxiago du.
Biskositatea fluido guztiak duten propietate fisiko bat da eta hori fluido baten aurkitzen diren eta abiadura ezberdinetan mugitzen diren partikulen arteko kolisioetatik sortzen da, mugimenduari erresistentzia indar bat sortuz teoria zinematikoaren arabera. Fluido bat tubo baten barnealdetik pasarazten denean, fluido honen partikulak azkarrago mugitzen dira tuboaren ardatzetik gertu eta geldoago tuboaren paretetatik gertu direnak. Horregatik, ezinbestekoa da indar ebakitzaileak existitzea marruskadura indarrak ezarritako erresistentzia indarrak gainditu eta fluidoa mugitu ahal izateko. Hori ez balitz gertatuko, ez litzateke mugimendurik existituko.
Biskositaterik ez duen fluido bati superfluido deritzo, horien biskositatea zero edo ia zero izango da. Beraz, elementu superfluido[1] bat zirkuitu itxi batean izango bagenu etengabe mugimenduan egongo litzateke.
Fenomeno fisiko hau tenperatura oso bajuetan ematen da, 0ºC -tik (-273K) oso hurbil. Tenperatura horretan ia elementu guztiak izozten dira, Helioa (He) izan ezik, kasu horretan helioa ingurugiro presioaren bidez likidotzen da -269ºC (4.2K). Puntu horretan, bere biskositatea zero bihurtzen da.
Erreologia da biskositatea aztertzen duen fisikaren atala eta neurtzeko erabiltzen den tresna biskosimetroa izango da.
Biskositate likido eta gasetan bakarrik aurkitzen da, hau da, fluidoetan eta bere adierazpena μ letraren bidez egiten da.