Bittor Garaigordobil | |||
---|---|---|---|
1963ko azaroaren 29a - 1978ko urtarrilaren 5a Elizbarrutia: Pudenziana (en) | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Abadiño, 1915eko urriaren 17a | ||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||
Heriotza | Bilbo, 2018ko apirilaren 24a (102 urte) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||
Zerbitzu militarra | |||
Parte hartutako gatazkak | Espainiako Gerra Zibila | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Bittor Garaigordobil Berrizbeitia (Amaitermin, Abadiño, 1915eko urriaren 17a - Bilbo, 2018ko apirilaren 24a) bizkaitar apaiza izan zen. Gerra Zibilean, andalari modura ibili zen soldadu. Euskal Herrian zein Espainia aldean ibili zen, betiere derrigortuta. Gerraostean, Gasteizko seminarioan egon zen, ikasle zein irakasle. 1948an Ekuadorrera joan zen misiolari.[1] 1964an Babahoyoko apezpiku izendatu zuten. Itzultzean Urkiolako santutegian bizi izan zen.
Babahoyoko apezpiku izan zen urteetan aldaketa nabarmenak eragin zituen bertako komunitatean, Askapenaren teologiarekin lotutako erabakiak hartuz.