Blenheimgo gudua (herrialde batzuetan Höchstädteko bigarren gudua bezala ezagutua) 1704. urteko abuztuaren 13an gertaturiko bataila garrantzitsu bat izan zen, Espainiako Ondorengotza Gerraren barnean.
Bertan, Aliantza Handiko kideak (Ingalaterra, Austria, Probintzia Batuak, Prusia, Danimarka, Hesse eta Hannoverrek osatua) Marlboroughko Dukea eta Savoiako Eugenio Printzeak gidatuak izan ziren. Frantziar eta Bavariarren aldetik, Marsineko Kondea, Tallardeko dukea eta Bavierako hautesleak izan ziren gidatze lanetan.
Höchstädtekoa garaipen garrantzitsua izan zen aliatuen bandoarentzako, Frantziak 40 urtetan jasandako porrot handiena zelako eta Viena franziar-bavariar ejertzitotik babestu zuelako. Guda honen ondoren Eguzki Erregeak Europa osoa menpean hartzeko zuen ametsa bertan behera geratu zen. 30.000 pertsona inguru zendu omen ziren bataila honetan.
- ↑ Weighley. The Age of Battles: The Quest for Decisive Warfare from Breitenfeld to Waterloo. , 87 or..