Boise | ||
---|---|---|
Ameriketako Estatu Batuetako hiria | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | Ameriketako Estatu Batuak | |
Estatua | Idaho | |
County of Idaho | Ada konderria | |
Alkatea | Lauren McLean (en) | |
Izen ofiziala | Boise | |
Posta kodea | 83701–83799, 83701, 83702, 83705, 83708, 83711, 83715, 83718, 83723, 83728, 83731, 83732, 83735, 83740, 83743, 83746, 83749, 83752, 83754, 83758, 83760, 83764, 83768, 83772, 83775, 83779, 83782, 83786, 83790, 83793, 83796 eta 83798 | |
FIPS kodea | 16-08830 | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 43°36′49″N 116°14′16″W / 43.6136°N 116.2378°W | |
Azalera | 216.713,666 km² | |
Altuera | 824 m | |
Demografia | ||
Biztanleria | 235.684 (2020ko apirilaren 1a) 30.013 (2010) | |
Dentsitatea | 1 bizt/km² | |
Etxebizitzak | 94.449 | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 1863 | |
Telefono aurrizkia | 208 | |
Ordu eremua | Mountain Time Zone (en) | |
Hiri senidetuak | Gernika-Lumo | |
cityofboise.org |
Boise[1] (ingelesez ˈbɔɪsi, ⓘ) AEBetako Idaho estatuko hiriburua eta hiri handiena da. Bertan euskal jatorriko jende ugari bizi da eta ikastola bat ere badago bertan. 2010ean 205.671 biztanle zituen.
Boise-Nampako metropoli-eremuak, Treasury Valley (Altxorraren Harana) izenez ere ezaguna, 709.845 biztanle biltzen dituen bost konderri ditu, Idahoko metropoli-eremurik populatuena. Estatuko hiru hiri handienak biltzen ditu: Boise, Nampa eta Meridian. Boise Estatu Batuetako 80. metropoli-eremu estatistiko jendetsuena da.
Boiseko erdigunea enpresa txiki askoren egoitza eta kultura zentroa da. Hainbat denda eta jateko aukera daude. Erdialdean, 8. kaleak oinezkoentzako eremu bat du kafetegiekin eta jatetxeekin. Auzoan jatetxe, taberna eta boutique asko daude, eta gaueko bizitza nabarmena du. Euskal Blokeak Boiseko euskal ondarea erakusten du. Boiseko erdialdeko ikusteko nagusiak hauek dira: Idaho Estatuko Kapitolioa, Egipto Antzerki klasikoa Capitol Boulevarden eta Main Streeten artean, Boiseko Arte Museoa Kapitolioan Julia Davis parkearen aurrean eta Boiseko Zooa, Julia Davis parkearen eremuan.