Bolumen (espazioa)

Neurketa-pitxerra, likidoen bolumena neurtzeko erabiltzen dena.

Bolumena magnitude fisiko bat da, objektu batek espazio fisikoaren hiru dimentsioetan betetzen duen lekua adierazten duena, edo espazioaren beraren parte baten tamaina ordezkatzen duena.

Likidoak edo gasak gordetzeko objektuen kasuan, bolumen kontzeptuarekin erlazionaturik dagoen beste magnitude bat definitu ohi da praktikan, edukiera deritzona, objektuaren barnean gorde daitekeen likido edo gasaren bolumena adierazten duena. Izan ere, botila, katilu edo ontzi baten kasuan interesatzen zaigun magnitudea ez da ontziaren bolumena, barruan gorde daitekeen likidoarena baizik. Horixe da, hain zuzen, ontziaren edukiera.


Developed by StudentB