Borboien berrezarkuntza (Frantzia)

Artikulu hau Frantziako 1814-1830 bitarteko berrezarkuntzari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Borboien berrezarkuntza».
Frantziako Erresuma
Royaume de France
1814 – 1830
Monarkia
Frantziako bandera

Frantziako armarria

Erresuma 1815ean
Geografia
HiriburuaParis
Kultura
Hizkuntza(k)frantsesa
ErlijioaKatolizismoa
Historia
Hasiera1814
Ehun Egunak1815
Uztaileko iraultza1830
Aurrekoa
Frantziako Lehen Inperioa
Ondorengoa
Uztaileko monarkia

Borboien berrezarkuntza Frantziako Lehen Inperioa amaitu zenetik (1814) Uztaileko Iraultza arte (1830) doan Frantziako historiaren aldia da, Napoleon Bonaparte Elbatik itzuli eta Waterlooko guduan garaitua izan zen arteko Ehun Egunak izeneko denboraldia izan ezik. Frantziako berrezarkuntzan borboi etxeko erregeak izan ziren agintean. Erregimena, Antzinako Erregimena ez bezala, monarkia konstituzionala izan zen. Aldi honetako ezaugarri politiko nagusiak kontserbadoreen erreakzioa eta Eliza Katoliko Erromatarraren berrezarkuntza izan ziren.[1][2]

1814ko apirilean Seigarren Koalizioaren armadek borboien erregenahia zen Luis XVIII.a Frantziakoari tronua eman zioten. 1814ko eskutitza izeneko konstituzioak frantziar guztiei berdintasuna egiaztatu bazuen ere[3] erregearen boterea mantendu zuen. Hala ere errege berria bere ordezkoa izango zen Karlos X.a Frantziakoa baino liberalagoa izan zen eta gobernu zentristak hautatu zituen[4].

1824ko irailean Luis XVIII.a hil zen. Bere ordezkoa Karlos bere anaia izan zen. Karlos X.ak kontserbadoreen alde egin zuen, 1825ean Sakrilegioaren aurkakoa bezalako legeak ezarriz. 1830ean bere ministroekin batera, Uztaileko Ordenantzen bitartez, hauteskundeen emaitzak aldatzea saiatu zuenean herria matxinatu zen; 1830eko abuztuaren 2rako Paris utzi eta Henrike Artoiskoaren alde abdikatu zuen. Hala ere, parlamentuak ezetz eta Luis Filipe Orleanskoa hautatu zuen ordezko, Uztaileko monarkia hasiz.

  1. Furet, François. (1995). Revolutionary France: 1770–1880. Wiley Blackwell, 296 or. ISBN 0631198083..
  2. Davies, Peter. (2002). The Extreme Right in France, 1789 to the Present: From De Maistre to Le Pen. Routledge, 47–54 or. ISBN 0415239826..
  3. 1814ko Eskutitzaren testua: 1. artikulua
  4. Price, Munro. (2008). The Perilous Crown: France between Revolutions. Pan, 93 or. ISBN 9780330426381..

Developed by StudentB