Borroka-arte

Miyamoto Musashi, borroka arteei buruzko Bost eraztunen liburua idatzi zuena.

Borroka-arteak —arte martzialak ere deituak— borrokako praktika eta tradizio kodetuen sistema zabalak dira, hainbat arrazoiz praktikatzen direnak: autodefentsa, lehia, osasun fisikoa edo garapen fisiko eta espirituala.

Arte martzial terminoa Ekialdeko Asian sortutako hainbat borroka arteri lotuta ageri da askotan, baina jatorriz Europan erabili izan zen XVI. mendetik aurrera, bertan garatutako borroka sistemak izendatzeko. Terminoa latinetik dator (euskaraz "Marteren artea") eta erromatarren gerra jainkoa zen Marteren omenezkoa da.[1]

Borroka arte batzuk tradizionaltzat hartzen dira eta etnia, kultura edo erlijio bati lotuta daude; beste batzuk elkarte edo pertsonaren batek sortutako sistema modernoak dira.

Arte martzialen hainbat estilo eta eskola daude, suzko armak eta bestelako armamentu modernoak erabiltzea baztertzen dutenak. Gaur egun arte martzialak kirola, osasuna, babes pertsonala, garapen pertsonala, diziplina mentala, izaera lantzea eta autokonfiantza bezalako arrazoiengatik praktikatzen dira. Gainera, esanahi zorrotza "arte militarrena" denez gero, gorputzez gorputz borroka mota guztiei eta arte militar historikoei aplikatzen zaie. Borrokarekin eta armekin duen lotura hori dela-eta, kirol-modalitatetzat hartzen diren sistemei buruzko ezagutzak biltzen ditu (adibidez, boxeoa, esgrima, arkuteria eta borroka askea), baina horien jatorri historikoa arlo militarrean egon zen.[2][3]

  1. Clements, John. (2006ko urtarrila). A Short Introduction to Historical European Martial Arts. in: Meibukan Magazine. Special Edition No. 1, 2–4 or..
  2. (Gaztelaniaz) Infolibros. (2019-04-02). «¿Qué son las Artes Marciales? | Definición y Mejores Libros» infolibros.org (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).
  3. (Gaztelaniaz) «Los 12 principales tipos de artes marciales» psicologiaymente.com 2019-03-11 (Noiz kontsultatua: 2022-05-13).

Developed by StudentB