Bose-Einstein kondentsatu

Bose-Einstein kondentsatua deritzon materiaren egoera berri baten existentzia berresten duen momentuen banaketa. Rubidiozko atomoz osatutko gas baten lortutako datuak. Koloreek abiadura bakoitzean doan atomo kopurua adierazten du. Gorriak geldoen doazenak adierazten ditu, zuriak, azkarren doazenak. Zuri eta urdin koloreko eremuek abiadurarik txikienak adierazten dituzte. Ezkerrean, Bose-Einstein kondentsatuaren aurreko pausuaren diagrama adierazten da, eta, erdian, hurrengo pausuarena. Eskuinean, diagrama lurrunketa apur baten ondoren erakusten da, Bose-Einstein kondentsatu puru batetik gertuko substantziarekin. Tontorra ez da estuegia Heisenbergen ziurgabetasun printzipioaren ondorioz: atomoak espazioaren toki batean harrapatuta daudenez, euren abiaduren banaketak, ezinbestean, gutxienezko zabalera bat du. Ezkerreko banaketa T > Tc (400 nanokelvin inguru (nK))rentzat da, erdikoa T < Tc (200 nK)rentzat, eta eskuinekoa T << Tc (50 nK)rentzat.

Fisikan, Bose-Einstein kondentsatua material batzuetan zero absolututik gertuko tenperaturetan gertatzen den materiaren egoera bat da. Bere propietate bereizgarria materialaren partikulen kopuru makroskopiko bat funtsezko egoera deritzon energia gutxieneko mailara pasatzen direla da. Kondentsatu hau fisika klasikoan baliokiderik ez duen propietate kuantiko bat da. Pauliren bazterketa printzipioaren ondorioz, materiaren egoera honetan soilik bosoiak egon daitezke. Hoztutako partikulak fermioiak badira, lortzen dena Fermiren likido bat da.


Developed by StudentB