Brasilgo Letren Akademia | |
---|---|
Ad immortalitatem | |
Datuak | |
Mota | hizkuntz arauemailea, museoa, eraikina eta zientzien akademia |
Herrialdea | Brasil |
Agintea | |
Lehendakaria | Merval Pereira (en) |
Egoitza nagusi | |
Osatuta | |
Historia | |
Sorrera | 1896 |
Sortzailea | |
Jasotako sariak | |
webgune ofiziala |
Brasilgo Letren Akademia (portugesez: Academia Brasileira de Letras, akadeˈmiɐ bɾaziˈlejɾɐ dʒi ˈletɾɐs ahoskatua) irabazi-asmorik gabeko literatura-elkarte brasildarra da, [Frantses Akademia[]]k inspiratutako 40 idazlek eta poetek osatutako talde batek Rio de Janeiron XIX. mendearen amaieran sortua.[1] Brasilgo Letren Akademia Brasilgo hizkuntza eta literatura organo gorena da.
Lehenengo presidenteak, Machado de Assisek, 1896ko abenduaren 15ean bere sorrera aldarrikatu zuen. Akademia urte horretako uztailaren 20an ezarri zuten. Brasilgo Letren Akademia, bere estatutuen arabera, autoritatea da Brasilgo "hizkuntza nazionalari" dagokionez (brasildar portugesa). Gaur egun arte 40 kidek osatzen dute, "hilezkorrak" (portugesez: imortais) izenaz ezagunak, balio literario handiko lanak edo liburuak argitaratu dituzten brasildarren artean aukeratuak. "Hilezkorra" posizioa bizitza osorako ematen da. Kide berriak Akademiako kideen boto bidez onartzen dira, "aulkietako" bat hutsik geratzen denean. Aulkiak zenbakituta daude eta lehenengo "hilezkor"ren izena daramate.