Britainiar Raj

Britainiar Raj
British Raj
1858 – 1947
Erresuma Batuaren kolonia eta agindupeko lurra
Britainiar Rajeko bandera

Britainiar Rajeko armarria


Ereserkia
God Save the Queen/King

Raja 1909an
Geografia
HiriburuakKalkuta (1858–1912)
New Delhi (1912–1947)
Shimla (Udan)
Kultura
Hizkuntza(k)Hindustanera, ingelesa
Historia
Eratua1858
Independentzia1947
Aurrekoak
Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainia
Mughal Inperioa
Ondorengoak
Indiako Batasuna
Pakistango Agindupeko Lurra
Britainiar Birmania

Britainiar Raj (hindustaneraz: rāj राज, urduz: راج‎, /rɑːdʒ/; euskaraz: «gobernamendu») 1858 eta 1947 artean Britainiar Inperioak hegoaldeko Asian zuen kolonia eta agintepeko lurra izan zen. Garai haietan, eskualdeak India izena zuen eta barnean Erresuma Batuak zuzenean gobernaturiko probintziak eta menpeko printzerriak zeuzkan eta 1876tik aurrera, Indiar Inperioa hartu esan zitzaion, Nazioen Liga eta Nazio Batuen Erakundean parte hartu zuena.

1858an, Ekialdeko Indietako Britainiar Konpainiak eskualdean zuen agintea Viktoria erreginari besterendu zion (1877an Indiako enperatriz aldarrikatu zuten). 1947ra arte iraun zuen, bitan zatitu zen arte, alegia: alde batetik, Indiako Batasuna (gero Indiako Errepublika dena) eta bestetik Pakistango Agindupeko lurra (gero Pakistango Islamiar Errepublika eta Bangladeshko Errepublika direnak). Ekialdeko Birmaniako probintzia 1937an kolonia independente eta 1948an estatu burujabe bilakatu zen.


Developed by StudentB