Brontze

Brontze
Konposizioakobre eta eztainu
Motakobre-aleazio eta sculpture material (en) Itzuli
Ezaugarriak
Dentsitatea
8.600 kg/m³ (313 K, solido)
Identifikatzaileak

Brontzea edo burdinoria[1] kobrea eta eztainua oinarritzat dituzten zenbait nahasturaren izena da. Eztainuaren proportzioa % 3 ingurukoa izaten da. Horretaz gain beste zenbait metal gehi dakioke, betiere material nagusia kobrea den arren: besteak beste, zinka, aluminioa, antimonioa edo fosforoa gehitzen zaizkio, lortu nahi diren propietateen arabera. Brontzeak kobreak baino ahalmen mekaniko hobeak izaten ditu.

Kobre eta zink metalak oinarritzat dituzten nahasturei letoi esaten bazaie ere, askotan hauek eztainua ere dutenez, ez dago oso argi bien arteko muga non dagoen, baina oro har, nahasturak zinka baino eztainu gehiago badu brontze izena ematen zaio.

Gizakiak sistematikoki ekoizten hasi zen lehen metal-nahastura izan zen, Brontze Aroan hain zuzen. Aplikazio ugari ditu, korrosioa eta marruskadura jasaten dituzten piezetatik hasi, eta musika instrumentuetaraino (kanpaia, gong-a, piano korda...). Milaka urtetan armagintza eta tresnagintza material nagusia izan zen eta historian zehar bitxigile eta eskultore ugarik erabili izan dute. Aurrekoaz gain, brontzezko txanpon eta piezak antzinako ekonomietan oinarrizkoak izan ziren eta garrantzitsuak dira baita gaur ere.

  1. «burdinori» Euskaltzaindiaren Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2022-01-22).

Developed by StudentB