Buia (animalia) | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Malacostraca |
Ordena | Decapoda |
Familia | Cancridae |
Generoa | Cancer |
Espeziea | Cancer pagurus Linnaeus, 1758
|
Buia[1] edo txangurrua[2] (Cancer pagurus) Brachyura infraordenako krustazeo dekapodoa da. Neurri handiko karramarro hau Ipar Itsasoan, Ipar Atlantikoan eta Mediterraneoan bizi da.
Txangurruaren (Maja squinado) antza du, baina buiaren oskola leuna da guztiz, txangurrua ez bezala. Kolore arre-gorrixkako oskol arrauzkara du, 25 cm zabal izatera irits daitekeena heldua denean. 3 kg izatera irits daiteke. Hanketako hagin puntak beltzak ditu.