Burmuin | |
---|---|
Xehetasunak | |
Honen parte | burua Nerbio-sistema zentrala sistema neurobaskularra |
Kokapena | cranial cavity (en) |
Konponenteak | Prosenzefaloa mesentzefaloa enbor entzefalikoa erronbentzefaloa |
Artikulazioa | Bizkarrezur-muina Nerbio optikoa cranium (en) |
Identifikadoreak | |
Latinez | cerebrum |
MeSH | A08.186.211 |
TA | A14.1.03.001 |
Terminologia anatomikoa |
Burmuina[1] entzefaloaren zatirik handiena eta garrantzitsuena da, goi mailako ornodunengan eta, bereziki, gizakiarengan garapen eta konplexutasun handia duena. Nerbio-sistemaren egitura zuzendaria da.
Ugaztunen entzefalo barruan, burmuina prosentzefaloan dago, hots, eboluzioaren eskalan berriagoa den egituran. Entzefaloaren beste egitura zaharragoek, metentzefaloak eta mielentzefaloak (erronbentzefaloa osatzen dutenak) ez dute adimen-funtziorik garatzen, gorputzaren funtzio mekanikoez arduratzen baitira (mugimenduen koordinazioaz, arnas eta bihotz-jardueraren kontrolaz, etab.).
Burmuineko neuronen kopurua egundokoa da: ikertzaileak ez dira ados jartzen, baina 50.000 milioi eta bilioi bat artean dagoela uste dute. Era berean, burmuineko neurona bakoitzak milaka harreman sinaptiko eratzen ditu aldameneko neuronekin. Zahartu ahala, ordea, neuronen kopurua jaisten da.