Buztin

Kuaternarioko buztina (400.000 urte), Estonia

Buztina lur natural mota da, hidrataturiko aluminio silikatu agregatuz osatua, aluminio mineralen deskonposaketatik datozenak. Dituen ezpurutasunen arabera, kolore ezberdinak izan ditzake, zuria, adibidez, erabat purua baldin bada. Feldespatua duten harkaitzen deskonposaketatik sortzen da, milaka eta milaka urte irauten duen prozesu natural baten ondorioz.

Fisikoki, koloide bezala jotzen da. partikula oso-oso txikiekin eta azal lauarekin. Buztinaren partikulen diametroa 0,002 milimetro baino gutxiagokoa da. Testura frakzioan, fitolito izeneko partikula ez mineralak egon daitezke. Kimikoki, aluminosilikatu bat da, eta, bere formula, honako hau da:

Al2O3•2SiO2H2O

Urarekin nahasten denean plastikotasuna hartzen du, baita indarra eta sonoritatea ere, 800 gradutik gora berotuz gero. Suaren bidez gogorturiko buztina izan zen gizakiak egindako lehen buztingintza, eta, oraindik ere, material merkeenetako bat da, baita erabilera ugarienak dituenetako bat ere. Adreiluak, sukaldeko erremintak, arte objektuak, baita okarina bezalako musika tresnak buztinarekin egindakoak dira. Prozesu industrial askotan ere erabiltzen da, paper edo zementu ekoizpena edo prozesu kimikoetan adibidez.


Developed by StudentB