C segmentu

Volkswagen Golf. Golfak C segmentuko konpaktuak ospetsu egin zituen, hiru bolumeneko bertsioak (2011ra arte) Jetta edo Vento izena zuen merkatuaren arabera.
Renault Scénic. Scenic-ek C segmentuaren monobolumenaren kontzeptua sortu zuen.
Nissan Qashqai. Qashqaik segmentuko crossover SUVen salmentak izugarri igo zituen.

C segmentua B eta D segmentuen artean dagoen automobil-segmentua da. Oro har, bost heldurentzako lekua izaten dute, eta beste bi umerentzako lekua, zazpi plazako monobolumen kasuan.

1980ko hamarkadan, segmentu horri batzuetan "lau metro" deitzen zioten, modeloek luzera hori izan ohi zutelako. Gaur egun, ibilgailu horiek 4,3 m-ko luzera dute gutxi gorabehera karrozeria trinkoan (5 ate) edo bost plazako monobolumenean, eta 4,5 m-koa, berriz, sedanezko karrozerian, karrozeria familiarrean, 4x4 ibilgailuan edo zazpi plazako monobolumenean.

Gaur egun, modelo estandarrek lau zilindroko motorrak izaten dituzte, 1,4 eta 2 litro arteko zilindradakoak, eta 70 kW (90 ZP) eta 105 kW (140 ZP) arteko potentziak. Kiroletakoek 3,2 litroko zilindrada har dezakete, zenbaitetan bost zilindro lerroan edo sei zilindro "V" eran eta 240 kW (320 ZP) inguruko potentzia maximoak gara ditzakete.

C segmentuaren barruan, karrozeria-mota desberdinei dagozkien hainbat azpisegmentu daude. C segmentuko turismo-automobil bati "trinko handia" esaten zaio; monobolumenari, "monobolumen ertaina"; eta noranahiko ibilgailuari, "noranahiko trinkoa".


Developed by StudentB