Candida | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Saccharomycetes |
Ordena | Saccharomycetales |
Generoa | Candida Berkhout, 1923 |
Candida onddo zelulabakarren (legamia) taldean sailkaturiko generoetako bat da. Onddo mikroskopiko honek hainbat patologia eragiten ditu, kandidiasi izen generikoarekin ezagutzen direnak.
Legamia hau oso ohikoa da larruazalean, digestio-aparatuan eta emakumezkoen baginan ere, komentsal ez kaltegarri moduan. Defentsa organikoak gutxituta daudenean, aldiz, mikrobioa patogeno bihurtzen da, eta kandidiasiak sortzen ditu. Mikrobio oportunista da, beraz.
Mikroskopioan ikusita, Candidak bi itxura har ditzake, dimorfikoa da: zelulabakarra eta haritsua. Candida albicans, talde honetako patogeno nagusia, fase haritsuan dago ia beti patologiak sortzen dituenean. Laborategiko hazkuntza-inguruan hazten denean (Sabouraud agarrean, esaterako), aldiz, zelula isolatuetan agertu ohi da.
C. albicans-ez gain, gizakiaren beste patogeno batzuk hauek dira: C. guilliermondi, C. krusei, C. tropicalis eta C. parapsilopsis.
Esan bezala, pertsona osasuntsu batean Candidak ez du inongo patologiarik sortzen. Patogeno bihurtzen da immunitate-sistema ahulduta dagoenean edo pertsona baten oreka mikrobiarrak aldatzen duenean (antibiotikoak luzaro hartzean, esaterako). Bere infekzioa errazten duten faktore nagusiak honako hauek izanik:
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Candida |