Johann Carl Friedrich Gauss (alemanez: Johann Carl Friedrich Gauß[Oh 1]ⓘ; Brunswick, 1777ko apirilaren 30a - Göttingen, 1855eko otsailaren 23a[1]) alemaniar matematikaria, astronomialaria eta fisikaria izan zen, matematikaren aurkikuntzak astronomiara, geodesiara eta fisikara egokitu zituena eta eremu askotan ekarpen esanguratsua egin zuena, hala nola zenbakien teorian, analisi matematikoan, geometria diferentzialean, estatistikan, aljebran, geodesian, magnetismoan eta optikan. Bizirik zegoela, jada Princeps Mathematicorumtzat[Oh 2]. (matematikarien printze) hartzen zuten, eta eragin nabarmena izan du matematikaren eta zientziaren arlo askotan. Zenbaki osoez gain, zatigarritasunaren kontzeptua beste multzo batzuetara zabaltzen lehenetarikoa izan zen. Historiako matematikaririk handienetakotzat jotzen da.
Gauss kultura gutxiko guraso-nekazari familia batetik zetorren, eta haur mirari gisa azaldu zen berehala: amak bazekien irakurtzen, baina ez idazten; aitak, berriz, bai, baina, matematikari zegokionez, aritmetikarik oinarrizkoena baino ez zuen. Carl Friedrich Gaussek anekdota asko ditu bere goiztiartasun harrigarriari buruz[3]. Lehen aurkikuntza handiak batxilergoan egin zituen, nerabe baino ez zela, eta bere «magnum opus»a, Disquisitiones arithmeticae, hogeita bat urterekin osatu zuen (1798), nahiz eta lana ez zen 1801 arte argitaratu. Zenbakien teoria sendotzeko, funtsezko lana da, eta, arlo hori, gaur egun arte moldatu du.
Aipuaren errorea: <ref>
tags exist for a group named "Oh", but no corresponding <references group="Oh"/>
tag was found