Caspar David Friedrich

Caspar David Friedrich

Bizitza
JaiotzaGreifswald1774ko irailaren 5a
Herrialdea Suedia  (1774 -  1815)
 Prusiako Erresuma  (1815 -
Talde etnikoaalemaniarra
HeriotzaDresden1840ko maiatzaren 7a (65 urte)
Hobiratze lekuaTrinitatis Cemetery (en) Itzuli
Familia
AitaAdolph Gottlieb Friedrich
AmaSophia Dorothea Bechly
Ezkontidea(k)Caroline Friedrich (en) Itzuli
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaDanimarkako Arte Ederren Errege Akademia
University of Greifswald (en) Itzuli
(1790 -
Hizkuntzakalemana
Irakaslea(k)Johann Gottfried Quistorp (mul) Itzuli
Thomas Thorild (en) Itzuli
Christian August Lorentzen (mul) Itzuli
Jens Juel (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, eskultorea, arkitektura proiektuen marrazkilaria, watercolorist (en) Itzuli, grabatzailea, marrazkilaria eta landscape painter (en) Itzuli
Lantokia(k)Dresden
Greifswald
Kopenhage
Neubrandenburg
Loschwitz (en) Itzuli eta Viena
Enplegatzailea(k)Dresden Academy of Fine Arts (en) Itzuli
Lan nabarmenak
MugimenduaGerman Romanticism (en) Itzuli
Genero artistikoapaisaia margolaritza
genero-margolana
erretratua
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaLuteranismoa

Musicbrainz: 1eed464d-5e84-4859-9a99-065260458d90 Discogs: 2233757 Find a Grave: 18425677 Edit the value on Wikidata
Laino itsasoaren gainean alderrai (1818). 94.8 × 74.8 cm, Kunsthalle Hamburg.

Caspar David Friedrich (1774ko irailaren 5a1840ko maiatzaren 7a) XIX. mendeko margolari erromantiko alemaniarra izan zen, mugimendu horretako garrantzitsuenetakoa. Ezaguna da batik bat bere paisaia alegorikoengatik, nora pertsonaiak, aurri, zuhaitz, egunsentiko laino edo gaueko zeruen artean kokatuta, so daude, jeneralean begiraleari bizkarra emanda. Maiz klasizismoaren aurka doan arte sinboliko honek mundu naturalaren gaineko ikuspegi subjetiboa eta emozionala biltzen du bere baitan. Modu bereizgarrian, Friedrichen artean gizakiak zabaltzeko joera duten paisaietan kokatzen dira.

Suediako Pomeraniako Greifswald hirian jaioa, Kopenhagenen ikasi zuen 1798 arte, Dresden finkatu aurretik. Garai horretan, Europan zehar, gizarte materialista gero eta nahigabe handiagoa sortzen ari zen, izpiritualtasuna hedatzen zein heinean. Ideien aldaketa hau mundu naturalaren birbalorizazioan gorpuztu zen, eta Friedrich, J. M. W. Turner (1775-1851) edo John Constable (1776-1837) gisako artistek natura gizakien zibilizazioaren ifrentzua bezala irudikatu zuten.

Friedrichek ospea irabazi zuen bizirik zegoela, eta David d'Angers eskultore frantziarrak (1788-1856) esan zuen Friedrichek "paisaiaren tragedia" aurkitu zuela. Nolanahi ere, azken urteotan bere arrakasta apaldu zen, eta iluntasunean hil zen. Alemaniak XIX. mendean modernizazioaren bidean aurrera egin ahala, bizkortasuna nagusitu zen bertako arte-mugimenduetan, eta Friedrichen geldotasuna pasatako garai batekotzat jo ziren. XX. mendearen hasieran, ordea, haren lana berriz hasi zen baloratzen. 1920ko hamarkadarako espresionismoak aurkituta zeukan bere lana, eta hurrengo hamarkadetan surrealistek eta existenzialistek haren margoetatik lortzen zituzten ideia franko. Nazismoaren gorakadan ere, Friedrichen ospea igo zen, baina, lotura hau zela eta, Bigarren Mundu Gerraren ostean gainbehera latza pairatu behar izan zuen Friedrichen lanak. Nolanahi ere, 1970eko hamarkadan Friedrichek dagokion postua Alemaniako erromantizismoan eta nazioarte mailan lortu zuen berriro.


Developed by StudentB