Cassiopeia | |
---|---|
Datuak | |
Laburdura | Cas |
Genitiboa | Cassiopeiae |
Sinbologia | Kasiopea, erregina |
Eremua | 598 gradu karratu (25. maila) |
Izar kantitatea (magnitudea < 3) | 4 |
Izarrik distiratsuena | α Cassiopeiae (itxurazko magnitudea 2,23) |
Meteoro euria | pertseidak |
Konstelazio mugakideak | Camelopardalis, Cepheus, Lacerta (konstelazioa), Andromeda eta Perseus (konstelazioa) |
Behaketa | |
Igoera zuzena | 1 h |
Deklinazioa | 60° |
Ikuspen onena 21:00etan (9 PM): Azaroa | |
+90° eta −20° latitude bitartean ikusgai. |
Cassiopeia edo Kasiopea[1][oh 1] —latinez: Cassiopeia— ipar hemisferioko konstelazio bat da, bere izena Andromedaren ama zen Kasiopea erreginarengandik jasotzen duena. Greziar mitologian, Kasiopearen edertasuna berdingabea zen. II. mendeko Ptolomeo astronomo greziarrak zerrendatutako 48 konstelazioetako bat izan zen Cassiopeia, eta gaur egungo 88 konstelazio modernoetako bat izaten jarraitzen du[2]. Erraz antzeman daiteke "W" forma bereizgarria duelako, bost izar distiratsuz osatua.
Cassiopeia zeru borealean dago eta 34 °N-tik gorako latitudeetatik urte osoan ikus daiteke. Tropikoetan hoberen ikus daiteke irailetik azaro hasierara arte, eta hegoaldeko latitude baxuetan, tropikaletan, 25 °S baino gutxiagokoetan, iparraldean beherantz ikus daiteke urtaro batez.
2,2ko magnitudearekin, Alpha Cassiopeiae edo Schedar, Cassiopeiaren izarrik distiratsuena da, nahiz eta noizbehinka Gamma Cassiopeiae aldakorrak eklipsatzen duen, 1,6ko magnitudea lortzen baitu. Konstelazioak ezagutzen diren izarrik argitsuenetako batzuk ditu, Rho Cassiopeiae eta V509 Cassiopeiae hori hipererraldoiak eta 6 Cassiopeiae zuri hiperreraldoia barne. 1572an, Tycho Braheren SN 1572 supernobak Cassiopeian distira egin zuen. Cassiopeia A supernoba gerakina da, eta 1 GHz-tik gorako maiztasunetan zeruko irrati-iturririk distiratsuena. Exoplanetak dituzten hamalau izar-sistema aurkitu dira, eta horietako batean -HR 8832- zazpi planeta daudela uste da. Esne Bidearen atal aberats batek Cassiopeia zeharkatzen du eta kumulu ireki batzuk, disko galaktikoko izar argitsu gazteak eta lainotsuak ditu. IC 10 galaxia irregularra da, gertuen dagoen starbust motako galaxia eta Talde Lokaleko bakarra.
Aipuaren errorea: <ref>
tags exist for a group named "oh", but no corresponding <references group="oh"/>
tag was found