Chester Alan Arthur (Fairfield, Vermont, 1829ko urriaren 5a - New York, 1886ko azaroaren 18a) Ameriketako Estatu Batuetako presidentea izan zen (1881-1885). 1881ean James A. Garfielden presidenteorde izendatua, Garfield erail zutenean, presidente bilakatu zen. Bere agintaldian funtzionariotza erabat berregin zuen eta honek ospe ona eman zion.