Children of a Lesser God (euskaraz: Jainko txiki baten umeak) 1986ko amodiozko drama filma da, Randa Haines estatubatuar zinemagileak zuzendu zuena. Mark Medoff antzerkigile eta gidoilariaren 1979ko izenburu berdineko antzezlanean oinarritua dago. William Hurt, Marlee Matlin, Piper Laurie eta Philip Bosco izan ziren antzezle nagusiak.
Emakumezko aktore onenaren Oscar saria (Marlee Matlin) irabazi zuen, eta film onenaren (Burt Sugarman eta Patrick J. Palmer), gizonezko aktore onenaren (William Hurt), taldeko emakumezko aktore onenaren (Piper Laurie) eta egokitutako gidoi onenaren (Hesper Anderson eta Mark Medoff) Oscar sarietarako izendapenak jaso zituen.