Chojniceko gudua | |||
---|---|---|---|
Poloniaren inbasioa | |||
Data | 1939ko irailaren 1 | ||
Koordenatuak | 53°42′N 17°36′E / 53.7°N 17.6°E | ||
Emaitza | Alemaniar garaipena | ||
Lurralde-aldaketak | Chojnice, Pomeraniako voivoderria (1919-1939) | ||
Gudulariak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Chojniceko gudua Poloniaren inbasio alemanean gertatu zen 1939an, Bigarren Mundu Gerraren lehen egunean, irailaren 1ean. Czerskeko Talde Operatiboaren zati bati, Kazimierz Tadeusz Majewski koronelaren agindupean Chojnice defendatzeko agindua eman zitzaion, komunikazio gune garrantzitsua, Alemania Naziko 20. Infanteria Dibisio Motorizatuaren aurrerape zela eta.
Alemaniaren erasoak 04:30ean hasi ziren, Junkers Ju 87 bonbarderoekin (Stuka Geschwader 3/1), Tczewko zubiari eraso eginez. Ondoren, Wehrmachteko gurdi blindatuak estazioan sartzen saiatu zen, baina poloniarrek zubia suntsitu zuten aldez aurretik. Azkenik, tren blindatu baten erasoari ere aurre egin zioten[1].
Tropa poloniarrek alemaniarren aurrerapenari eutsi zioten arratsaldeko lehen ordura arte, baina 14:00etan tropa alemanek hiria inguratzeko mehatxua egin zuten, eta unitate poloniarrek ekialderantz alde egin behar izan zuten, Rytelerantz. Pomeraniako 18. Uhlan erregimentuak infanteria erasotzeko agindua jaso zuen eta alemaniarren aurka oldartu ziren Krojantyko erasoan[2].