Christopher Froome (Nairobi, Kenya, 1985eko maiatzaren 20a) Kenyar-Britaniar txirrindulari profesionala da. 2013an Frantziako Tourra irabazi zuen Team Sky taldean zegoela. Kenyan eta Hego Afrikan hazi zen arren, 2008tik lizentzia britainiarra erabiltzen du, izatez, bere aita eta aitona Erresuma Batuan jaio baitziren.[1]