Chrysler

Chrysler
Datuak
Motaautomobile manufacturer (en) Itzuli, negozioa, kapital irekiko enpresa eta marka erregistratua
Jarduera sektoreaautomobilgintza
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Jarduera
Eskumendekoak
Enplegatuak90.000 (2019)
Ekoizpena
Negozio dibisioak
Dodge, Jeep, Ram Trucks (en) Itzuli, Mopar (en) Itzuli eta SRT (en) Itzuli
Agintea
Zuzendari exekutiboaMichael Manley (en) Itzuli eta Sergio Marchionne
ZuzendariaJohn Elkann (mul) Itzuli
Egoitza nagusi
Egoitza nagusi
Legezko formaErantzukizun mugatuko sozietate
JabeaStellantis
Zeren jabe
Ekonomia
Irabazi garbia2.000.000.000 $
Historia
Sorrera1925eko ekainaren 6a
Sortzailea
SorlekuaAuburn Hills
Ordezkatzen duMaxwell Motor Company (en) Itzuli, National Motor Vehicle Company (en) Itzuli eta Dodge
webgune ofiziala
Facebook: StellantisNA Twitter: StellantisNA Instagram: stellantisna Youtube: UCsxsyssioAZGzMHGeFxM7lw Edit the value on Wikidata

Chrysler automobilak egiten dituen estatubatuar multinazionala da. 1924an sortu zuen Walter Chryslerrek, Chrysler 70 (70ZP eta 6 zilindro) bere lehenengo automobila aurkeztu zuenean. 1928an Chrysler konpainiak Dodge konpainia bereganatu zuen. Urte horretan bertan bi marka mendeko sortu ziren, Plymouth eta DeSoto; handik bi urtera desegin ziren.

Chryslerrek Dodge hartu zuenean, Estatu Batuetako automobil-egileen artean hirugarren etxea bihurtu zen. 1935ean diseinu aerodinamikoa zuen serieko lehenengo ibilgailua aurkeztu zuen, Airflow. Izugarrizko iraultza izan zen formei dagokienez: gainalde guztiak biribildu egin ziren, eta argiak autoaren egitura osoaren barruan sartu ziren. Garai horretan enpresa Europara zabaltzearen beharra ikusi zen, eta hala, 1963an Simca enpresa bereganatu zuen.

Era horretan Chryslerrek lantegiak izan zituen Frantzian, Britainia Handian eta Espainian (Barreiros enpresa erosita). Baina gauzek okerrera egin zuten, eta 1978an Europako saila saldu egin behar izan zuen Chryslerrek; Peugeoti saldu zion sail hori. 1987an American Motors Corporationen mende gelditu zen. 1980ko hamarraldian enpresak krisi larria igaro zuen, baina azken urteetan produktu berriei esker, goranzko aldia du berriz ere. Automobil berri horien artean aipagarriak dira Neon edota Vision, eta batez ere, lehenengo monobolumen modernoa, urte askoan Estatu Batuetan gehien saldu den mota horretako automobila izan dena, Dodge Caravan edota Chrysler Voyager. Bestalde, aipagarria da mendian eta edozein motatako eremuan erabiltzeko egokia den Jeep markako automobilak izan duen harrera.


Developed by StudentB