Cubanaren 455 hegaldia | |
---|---|
Mota | hegazkin-istripu bonba erasoa |
Data | 1976ko urriaren 6a |
Kokaleku | Bridgetown |
Aireontzi | Douglas DC-8 (en) |
Abiapuntu | Cheddi Jagan International Airport (en) |
Helmuga | José Martí nazioarteko aireportua |
Kudeatzailea | Cubana de Aviación (en) |
Pertsona hilak | 73 |
Pertsona zaurituak | 0 |
Bizirik irten direnen kopurua | 0 |
Cubanaren 455 hegaldiak, Barbados uhartetik Jamaikara zihoanak, Kubako hiriburua zuen helmuga, Habana, eta eraso terrorista batean suntsitu zuten 1976ko urriaren 6an. AEBn egindako Douglas DC-8 hegazkinean zeuden 73 pertsonak hil ziren garaiko eraso terrorista bortitzenean. Eraso hartan, bi lehergailu erabili zituzten, dinamita edo C-4 lehergailua, alegia.
Ondorengo ebidentziek kubatar atzerriratuen iraultzaren aurkari ziren kideak eta CIA-rekin zerikusia zutenak zirela erakutsi zuten eta Venezuelako polizia sekretuaren kideak ere baziren tartean (Dirección de los Servicios de Inteligencia y Prevención, DISIP). Nazioartean oihartzun politikoak ere izan zituen, Kubako gobernuak AEBetakoa salatu baitzuen.
2005ean desklasifikatutako CIA-ren dokumentu batzuen arabera, baziren atzerriratutako kubatar terroristen planak bonbaz eraso nahi zietenak Cubanako hegazkinen bati[1].
Lau gizon hartu zituzten atxilo eta Venezuelan egin zitzaien epaiketa: Freddy Lugo eta Hernán Ricardo Lozanori 20 urterako kartzela-zigorra esleitu zitzaien, baina Orlando Bosch aske utzi zuten nahikoa frogarik ez zegoelako. Luis Posada Carriles, berriz, 8 urtez egon zen kartzelan, sententzia baten zain, baina ihes egitea lortu zuen. AEBetara joan zen eta han hartu zuten atxilo, legalitatetik at sartu zelako lurraldean; 2007ko apirilaren 19an askatu zuten.